Ikasle Abertzaleak

Hona hemen Ikasle Abertzaleak, gaur goizean epaituak izanen diren hiru ikasleen harira egindako irakurketa:

Ikasle Abertzaleon oharra:

Gaur goizean ikasle mugimenduko bi gaztek epaiketa izan dute. Urtarrilean atxilotuak izan ziren, pasaden urteko grebaren harira. Autoritate, kalte eta desorden delituak egotzita.

Ez da lehendabiziko aldia, ikasle mugimenduak honelako erasoak jasaten dituenik. 2016ko martxoan 17ko grebaren harira 16 atxilotu eta hainbat isun egon dira. Hau, azken urteetako errepresioaren islada izanik. Argi daukagu zein den eraso hauen helburua, ikasle mugimendua suntzitzea eta beldurtzea.

Hala ere, behin eta berriz esan badugu ere berriro errepikatuko dugu, Eraso hauek ez gaituzte ahultzen are gehiago, gehiago indartzen gaituzte. Horregatik ere, deialdia egiten dugu ikasle mugimenduari eta oro har herri mugimenduko sektoreei martxoaren 23an ikasleok burutuko dugun greban parte hartzera, bestelako hezkuntza eredu bat eraikitzea posible delako.

Azkenik, martxoaren 11n iruñean burutuko den errepresioaren aurkako manifestazioan parte hartzera gobidatzen zaituztegu, 18:30 san frantzisko plazatik aterako dena. Errepresioari aurre egiteko bide bakarra Autodefentsa delako!

GORA IKASLE BORROKA!

ERREPRESIOARI AUTODEFENTSA!