Iruñerriatik Errepresioari Autodefentsa

Iruñerriatik Errepresioari Autodefentsa.

 

Aste hauetan bereziki, Iruñerriko Herri Mugimenduko kideon aurkako erasoen harira kolektiboki erantzuna emanen dugu eragile ezberdinek.

-Indar Gorriko kide berrien aurkako sarekada polizia nazionalaren eskutik aurretik martxan zegoen operazioan barnebilduz.

-Alde Zaharreko bizilagun gazteen kontrako oldarpen zuzenak polizia munizipalaren eskutik. Jarraipenak astero eta isun administratiboen zerrenda luzea propaganda politiko hutsagatik.

-Etxebizitza duinaren aldeko borrokan diharduten kideen aurkako erasoak. Polizia munizipalaren jarraipenak, isun administratibo geroz eta handiagoak, eta Sarasateko 9-k egin beharreko deklrazioetatik aparte beste 3-k izandako epaiketa.

-NUP-eko Ikasle mugimenduko kideek duela bi aste izandako epaiketa eta aurrekoan Iruñerritik  San Mamesera joan ginen ikasleon kontrako oldarpen zuzena. Ikasle Abertzaleak antolakundea ere ikusmiran eta duela hiru urteko greban atxilotutako gazteen epaiketetako sententzia.

-Errotxapeako Gaztetxearen inguruko auzian, txakurrak etengabeko marmarkan eta auzokide gaztetxeroei mehatxuak, polizia ezberdinen eskutik. Honekin espazioaren etorkizuna, kolokan.

Erasoen zerrendatze hau ez da modu isolatuan ulertu behar. Estatuak eta sitemak berak badaki errepresioaren bitartez herri mugimenduko kideak beldurtzen eta xahutzen. Badaki non eta noiz jo behar dituen kolpeak eta zertarako. Badaki Iruñerriko herri mugimendua fase konfrontatibo dialektiko baten aurrean kokatzen dela eta horregatik saiatzen da, orain, aktibitate politiko iraultzailerako oztopoak jartzen. Haren interesak defendatuko ez dituen eta gainera zuzenean konfrontatuko dituen aktibitate politikoa ez da onargarria gaurko legalidadearen barruan eta beraz, orain Iruñerian gertatzen ari dena prebentzio formak besterik ez dira.  Aktibitate politiko horren existentzia badago, baino garrantzitsuago oraindik, honen inkremento nabaria gauzatuko da datozen hilabetetan. Horregatik, errepresio bolada hau dator Iruñerrira asmo politikoez zikindua.

Herri eragileek aktibitate politiko horri helduko diogu inoiz baino gehiago. Errepresioaren izana, konfrontazio dialektikoaren seinale, bide onaren seinale. Errepresio konkretuei erantzun kolektiboak emanez, honen kudeaketa egokia sustatuko dugu.  Mekanismo antierrepresiboen eraikuntza ipar eta eragileen funtzionamendu eta jardun politikoa bermatzea helburu, Iruñerriko eragile ezberdinek datorren osteguna martxoak 9, 20:00tan Mercaderesen eginen den kontentraziora deituko dugu eta modu berean Martxoaren 11ko Manifestazio Nazionalarako deialdia egiten dugu. Eraso guzti hauen aurrean gure salaketa politiko gordinena.

INDAR GORRI, IKASLE ABERTZALEAK, AMNISTIAREN ALDEKO ETA ERREPRESIOAREN KONTRAKO MUGIMENDUA, ALDE ZAHARREKO GAZTEAK, ERROTXAPEAKO GAZTETXEA ETA HIREKIN

MARTXOAREN 11AN, SAN FRANTZISKO PLAZATIK  18:30TAN ERREPRESIOARI AUTODEFENTSA MANIFESTAZIO NAZIONALA